XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DENETARIK ZERBAIT

Borthayrou - Idiart jaunen idatzi erantzunak irakurtu ondoan, sekulan baino gehio zait: hobe duela lagun faltso bat baino, kontrario zintzo bat.

Batetik ainitz aberatsgarrio den.

Bertzetik kontrario izan behar bada ere, helburu berari buruz, bakotxa bere bidetik gizonki finkatzen denean, beharrenaren gainean elgarretaratzen diren.

Ongi irakurtu baldin baditut, aipatu bi gizon horiek, Egun batez izan betitz bi gizon aipatu etsenplurik ederrena ematen daukute.

Idiart jaunak dio: Zu bezalako fededun ainitz behar ginuke... Nik osa nezake erranez: Bai eta ere zu bezalako apez ainitz... Laiko ainitz erratera nindoan!...

Ez naizen elizatarra aiseago baizik ez dautzut erranen dudatzen baginu?! zure gizontasuna jaun apeza.

Uruski ez zare botere galdez edo beharrez ibilki, zeren gaurko giroan, ez zaitut berehala apezpiku ikusten!

Helburu berari buruz ez banaiz ere zure bide beretik ibilki, bihotzaren zolatik agintzen dut, zu eta zure lagun apez abertzaleen argitasuna izan dadien, Euskal Herriko apez guzientzat etsenplu bat.

Orduan ba Euskadi azkartuko da, bertze nehola baino lasterrago.

Dakizun bezala, eliza gizonen boterea beheiti ari bada ere, Euskal populuaren parte handiena sakelan daukazuen.

Ba edozein artaldek badu zakur on baten beharra, bainan ez edozein zakur, ona izana gatik ere.

Elizako artaldean apez baten predikuak, ezkerreko agerkari abertzale guziek baino lan gehio eginen duen eta bertzalde...

Nere erranak ez dire segur denen gosturakoak izanen.

Bainan Euskaldun bakotxak, Herriaren askatzeko laguntza neurri berean duen zor, zait berexkuntzik ez dela behar.

Ez dugu deus ukatu beharrik lehenik Euskaldun agertzeko. Eta iduritzen zait menperatuak gaudeno, Euskaldun bezala, guziak bat behar ginukela agertu mundu osoaren begietan.

Gero ere, bere burua askatzeko on agertzen den populuak zerbait egin dezake ba?!

Zonbeitek berehala nahi dituzte beren onak baliatu, bertze batzuek aldiz geroko atxiki.

Orai edo gero? Nork du arrazoin?

Bakotxari izanen da denbora etortzen denean, leialki bozkatuz, beren zeru ifernuen hautatzea.

Orai beretik, berenak eta bertzenak ongi baliatu ondoan geroko gehienik dabiltzan horiek, ez jakinez Jainkoaren amodioz edo ifernuaren beldurrez dabiltzan, ez ditut aipatzen.

Nere ustea da, ezin dut erran xuxena den, oraikoa hemen, xuxen bidez garbiki egiten duenak, ez duela gerokoain beldurrik behar.

Nere errespetuak Jaunak eta agurrak.

Jean BERGARA.